XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUGARREN URTEA

Bere bizitzako irugarren urtean sartu da, kistar-irakaskintzea euzkeldunei euzkeraz irakasteko Bizkaiko Abadeak sortu gendun bazkun ederra.

Ta ordutik ona egin daben gorakundea neurtuteko ta bere yayoteguna ospatuteko batu giñean Yurren il onen lenengo egunean, arautegijak agintzen daben legez.

Amar-amarretan asi zan eleizkizuna; meza-emollea Etxebarria tar Mariano jauna zala, ta albo-lagunak Arana'tar Martin eta Gorostitza'tar Fermin, bertoko Abade onak.

Mezea abestu gendun gergorar erestiz, urteoro oi dogun lez; eta gure lendakari Eguzkitza jaunak egin eban itzaldi ederra, argiro ta errazto erakusten ebala biarrezkua dala Euzkeldunei Euzkeraz irakastia kristiñau-ikasbidea.